2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
2026ko lan-egutegia
Ikusita 2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela, ekainaren 30ean: 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.
Erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onestea Melidako Udalaren zerbitzuko langileek 2026an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Uztailaren 26a: herriko jaia-Santa Ana.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 14a: Gurutzearen Gorapena.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Gainera, ez dira lanegunak izanen honako egun hauek:
–Uztailaren 24a, 12:00etatik aurrera.
–Abuztuaren 18a, 12:00etatik aurrera, eta 19a, 20a, 21a, 22a eta 23a.
–Abenduaren 24a eta 31, 12:00etatik aurrera.
Hirugarrena.–Melidako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.519 izanen da, eta honela banatuko da:
–Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.
–Aurreko apartatuan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi berezia dutenei, zerbitzuaren beharrak direla eta, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek berariazko lan egutegia izanen baitute.
Laugarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.
Bosgarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.
Seigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Melidako Udalaren iragarki-taulan, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Melidan, 2025eko urriaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: L2514510