2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGOA
2026rako karga-tasak
Larragoako Udalak, 2025eko irailaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta zerga-tasak.
Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 16an, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:
1. 2026ko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek onestea:
–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,25.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, ezarritako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.
b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %8koa, alegia.
–Ura:
- Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 18 euro urtean.
- Kontsumoa: 0,26 euro metro kubikoko.
–Belarra:
- Azienda xehea: 0,30 euro/buru.
- Azienda larria: 2 euro/buru.
2. Erabaki hau indarrean jarriko da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoaren arabera, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.
Larragoan, 2025eko azaroaren 11n.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.
Iragarkiaren kodea: L2514729