2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantza fiskal bat, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Uharten, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2514659