2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
2025eko 16. eta 17. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2025eko azaroaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2025erako aurrekontuko aldaketa (16/2025 eta 17/2025 aurrekontuko aldaketak).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Uharten, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2514655