236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Indargabetzea Etxeak eraikitzeko eta birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza

Genevillako Udalak, 2025eko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau indargabetzea: Udal ordenantza, arautzen dituena etxeak eraikitzeko eta birgaitzeko laguntzak.

Iragarkia 2025eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23an, bai eta udaleko ediktu-taulan ere, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko indargabetutzat jotzen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Genevillan, 2025eko azaroaren 11n.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.

Iragarkiaren kodea: L2514775