236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Aldaketa, Udalaren ur-hargunearen eta mahuken erabilera arautzen duen erregelamenduan. Behin betiko onespena

Genevillako Udalak, 2025eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako honetan: Erregelamendua, arautzen dituena Udalaren ur-hargunearen eta mahuken erabilera eta horiek erabiltzeko prezio publikoak. 1. poligonoko 525. lurzatian daude instalatuta.

Iragarkia 2025eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23an, bai eta Udaleko ediktuen taulan ere, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitara ematen da jarraian.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Genevillan, 2025eko azaroaren 11n.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.

UDALAREN UR-HARGUNEAREN ETA MAHUKEN ERABILERA ETA HORIEK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ERREGELAMENDUA. 1. POLIGONOKO 525. LURZATIAN DAUDE INSTALATUTA

1. artikulua. Xedea.

Erregelamendu honen xedea da arautzea Udalaren ur-hargunearen mahuken erabilera, nekazaritza-lanak eta antzekoak egiteko (herbizida-orgak betetzea, makinak garbitzea, etab.). 1. poligonoko 525. lurzatian daude instalatuta.

2. artikulua. Ur-hargunea erabiltzeko araudia.

Ur-hargunea herritarren eskura egonen da, nekazari guztiek nekazaritza-lanak egin ditzaten dagokion prezioa ordaindu ondoren:

–50 metro baino gutxiago: 30 euro urtean.

–50-100 hektarea: 60 euro urtean.

–100 hektarea baino handiagoa: 100 euro urtean.

Instalazioak erabiltzen ahal izanen ditu soilik giltza izateko eskubidea duenak. Giltza edukitzeko eskubiderik ez dutenei ezin izanen zaie giltza utzi.

3. artikulua. Ibilgailuak eta nekazaritzako makinak garbitzeko mahukak erabiltzeko araudia.

Ura besterik ez da erabiliko ibilgailuak eta nekazaritzako makinak garbitzeko. Debekatuta dago produktu kimikoak erabiltzea.

Giltza izan nahi duten interesdunek jarraian zehaztutako prezio publikoak ordaindu beharko dituzte aurretiaz:

–Ibilgailua Udaleko ibilgailuen erroldan alta emanda duten interesdunak, baldin eta ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga ordaindu badute: salbuetsita.

–Genevillako Udalean erroldatuta egonik ere, ibilgailua Udaleko ibilgailuen erroldan alta emanda ez dutenak: 10 euro urtean.

–Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten baina interesdun diren gainerakoak: 20 euro urtean.

4. artikulua. Ur-hargunea eta instalazioak erabiltzeko eskubidea galtzea.

Ur-hargunea eta instalazioak erabiltzeko eskubidea honelakoetan galduko da:

–Instalazioak behar bezala ez erabiltzea.

–Produktu kimikoak erabiltzea ibilgailuak eta nekazaritzako makinak garbitzean.

–Instalazioak norberak beharrean hirugarrenek erabil ditzaten uztea.

–Instalazioen giltza uztea erabiltzeko eskubiderik ez duen hirugarrenei.

–Giltzaren kopiak egitea Udalaren baimenik gabe.

–Erregelamendu honen edozein artikulu behin eta berriro eta nahita haustea.

Iragarkiaren kodea: L2514773