2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKURRA
2/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Ezkurrako Udalak, 2025eko irailaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2/2025 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua gaitzeko.
Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko baita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.
Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legeetan xedatutakoa bete dadin.
Ezkurran, 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.
Iragarkiaren kodea: L2514888