236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2026ko karga tasak, indizeak eta koefizienteak. Hasierako onespena

2025eko azaroaren 13an egindako osoko bilkuran, Etxarri Aranazko Udalbatzak erabaki du:

1.–2026. ekitaldirako ondoan zehazten diren zerga tasak onartzea:

1.1. Kontribuzioa: %0,25eko karga tasa.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko karga tasa.

1.3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10,18ko karga tasa Koefizientea: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,4ko indizea.

2.–Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako administrazio Auzitegiari zuzenduta, hilabete bateko epean, jakinarazpena jasotzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jarri daiteke, Udalaren osoko bilkurari zuzenduta, hilabete bateko epean.

Etxarri Aranatzen, 2025eko azaroaren 17an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2515101