236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuak konpontzeko tailerra Iruren

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Lizentzia eman den eguna: 2025-10-24.

Titularra: Electromecánica Villanueva SL.

Jarduera: ibilgailuak konpontzeko tailerra Iruren.

Tokia: Jasokundea kalea 2, 11. poligonoko 2. lurzatia, Iruren (Esteribarko Udala).

Esteribarren, 2025eko urriaren 27an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2514809