2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa, honako honetan: ordenantza, arautzen duena hirigune historikora eta komertzialera ibilgailuak sartzeko sistema. Kamera bidezko kontrola, sartzeko eta aparkatzeko. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2025eko urriaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantza bat, arautzen duena hirigune historikora eta komertzialera ibilgailuak sartzeko sistema. Kamera bidezko kontrola, sartzeko eta aparkatzeko.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lizarran, 2025eko urriaren 10ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2514588