236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Honako hauek borondatez ordaintzeko epea: 2025eko ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ) eta tasak ibigailuen errodajeagatik, ibiengatik eta fatxadetan olanak instalatzegatik

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie 2025eko abenduaren 29an amaituko dela honako hauek borondatez ordaintzeko epea: 2025eko ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ), eta tasak ibilgailuen errodajeagatik, ibiengatik eta fatxadetan olanak instalatzegatik. Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira helbideratu gabeko ordainagiriak. Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, 2025eko azaroaren 17an. Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Cortesen, 2025eko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2514298