2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Aldaketa 2026rako tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2025eko azaroaren 7an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi du aldaketa bat 2026an aplikatu beharreko prezio publikoen gaineko arauetan eta ordenantza fiskaletan:
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.
Corellan, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2514732