236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2026rako karga-tasak

Carcarko Udalak, 2025eko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia onetsi zuen:

Lehenengoa.–Onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:

–Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,26.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25 indizea.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3ko karga-tasa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Koefizienteak: Aplikatuko dira 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Karga-tasa: %14, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Bigarrena.–Erabaki honen aurka jartzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritako errekurtsoak, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Carcarren, 2025eko azaroaren 14an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2515064