1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte hezitzaileen zazpi plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte hezitzaileen zazpi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarriarekin, oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako hauen aldeko izendapen proposamena egin du, hauek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu duten eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak: María Asunción Arranz Val andrea, Marisa Berrade Echecón andrea, María Victoria Ortega Manero andrea, Jaime Sarrasqueta Resano jauna, María Esther Abel Delgado andrea, Marta Torres Echegoyen andrea eta Maitane Urbizu Ruiz andrea, txanda irekikoak. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 3396/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2024ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 8koa).
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
Iruñean, 2025eko azaroaren 10ean.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2514741