2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena
Cabredoko Udalak, 2025eko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cabredoko Udaleko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Iragarkia 2025eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16an, bai eta udaleko ediktuen taulan ere, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitara ematen da jarraian.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Cabredon, 2025eko azaroaren 11n–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.
ORDENANTZA FISKALA, CABREDOKO UDALAREN
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA
ARAUTZEN DUENA
1. artikulua. Cabredoko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean edo horren ordezko araudian ezarritakoarekin.
2. artikulua. Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.4 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), honako hobari hauek ezartzen dira trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotaren gainean:
a) %25eko hobaria "EKO ibilgailuetarako".
b) %100eko hobaria "0 isurtze" ibilgailuetarako.
3. artikulua. "ECO ibilgailuak" dira:
Turismoak eta merkataritzako ibilgailu arinak, Ibilgailuen Erregistroan honela sailkatuak: 40 kilometrorako baino autonomia gutxiago duten ibilgailu entxufagarriak, ibilgailu hibrido ez-entxufagarriak (HEV), gas natural konprimatuz higiarazitako ibilgailuak (GNC) edo petrolio-gas likidotuz higiarazitakoak (GLP). Betiere, parametro hauek ere bete beharko dituzte: erregaia eta gasolina duten ibilgailuak, EURO 4/IV, 5/V edo 6/VI emisio-mailakoak, edo diesel erregaia, EURO 6/VI emisio-mailakoa.
8 eserlekutik gorako ibilgailuak eta salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, Ibilgailuen Erregistroan honela sailkatuak: 40 kilometrorako baino autonomia gutxiago duten ibilgailu entxufagarriak, hibrido ez-entxufagarriak (HEV), gas natural konprimatuz higiarazitako ibilgailuak (GNC), gas natural likidotuz (GNL) edo petrolio-gas likidotuz higiarazitakoak (GLP). Ibilgailuen emisio-maila EURO 6/VI izatea ere bete beharko dute beti, erregai-mota edozein izanda ere.
Ibilgailu arinak (L kategoria), Ibilgailuen Erregistroan sailkatuta daudenak 40 kilometrorako baino autonomia gutxiago duten ibilgailu hibrido entxufagarri gisa (PHEV), edo entxufagarriak ez diren ibilgailu hibrido gisa (HEV); eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak halakotzat sailkatutako beste batzuk.
4. artikulua. "0 isurpeneko ibilgailuak" dira:
Ziklomotorrak, trizikloak, kuatrizikloak eta motozikletak; turismoak; furgoneta arinak, 8 eserlekutik gorako ibilgailuak eta salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, honela sailkaturik daudenak Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Ibilgailuen Erregistroan: bateriako ibilgailu elektrikoak (BEV), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoa (REEV), 40 kilometroko gutxieneko autonomia duten ibilgailu elektriko hibrido entxufagarria (PHEV) nahiz erregai-pilako ibilgailuak, bai eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak halakotzat sailkatutako beste batzuk ere.
5. artikulua. Hobariak aplikatzeko baldintzak.
Ordenantza honetan ezarritako edozein hobari aplikatzeko, zergaren subjektu pasiboak eskatu egin beharko du, eta zer ibilgailurendako eskatzen den hobaria, hura hobaria jasotzeko kasuetako batean egotearen frogagiriak erantsi beharko ditu.
Hobariez gozatzeko, beharko da Udalak aldez aurretik aitortzea, eta aplikatuko da subjektu pasiboak eskaera egin eta hurrengo hiruhileko naturaletik hasita, eta hiruhileko naturaletan hainbanatuko da zergaren kuota, ondorio horietarako. Matrikulazio berriko ibilgailuek 2 hilabeteko epea izanen dute, Trafiko Burutzan alta hartzen dutenetik, hobaria eskatzeko, urte horretan bertan ondorioak izateko.
Udalerrian erroldaturik egon beharko du zergaren subjektu pasibo den eskatzaileak.
Hobaria jasotzeko beharrezkoa izanen da egunean egotea zergaren ordainketan; halaxe eskatuko da hobaria onartzeko, eta, betetzen ez bada, ezetsi eginen da hobaria jasotzeko eskaera, edo hobaria galdu eginen da, jada eman bazen.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.–Ordenantza honetan berariaz arautzen ez den orotan, aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea edo hori ordezten duen araudia.
Bigarrena.–Ordenantza fiskal hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa argitaratutakoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta indarrean jarraituko du harik eta berariaz indargabetzen edo aldatzen den arte.
Iragarkiaren kodea: L2514781