2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Berriobeitiko Udalak adierazi du heldu den 2025eko abenduaren 12an bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordaintzen ahal dira Udalaren webgunearen bidez, 948012012 telefonoaren bidez edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2025eko abenduaren 12an kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.
Berriobeitin, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2514522