236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren aukerako hobariak. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2025eko azaroaren 6an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren aukerako hobariak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barillasen, 2025eko azaroaren 9an.–Alkatea, José Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2514679