236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Jendaurrean jartzea desjabetzeak ukitutako ondasunak eta eskubideak

Altsasuko Udalak, 2025eko azaroaren 17an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen.

ERABAKIA:

1. Honako proiektu hau onestea: bidegorri bat eraikitzea, lot ditzan hirigunea eta Altsasuko BHI, Iñigo Aritza ikastola eta Dantzaleku kirolgunea. Orobat, espediente bat abiaraztea, honako hauek desjabetzeko: Altsasuko 3. poligonoko 1334 A, 1333 A, 1332 A, 1317 A, 1752 A eta 1751 A lurzatiak.

2. Hasiera batean onestea ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, erabaki honen I. eranskinean agertzen denarekin bat.

3. Nafarroako Gobernuari eskatzea deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

4. 11.849,23 euroko kreditu-atxikipen bat onestea, izanen dena udal aurrekontuko aurrekontu-egozpen honen kargura: 1 1340 6090001 - "Bidegorria". Proiektua gauzatzeak ekarriko dituen ukipenetarako izanen da.

5. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, espedienteak ukitzen dituela uste dutenek ager daitezen, eta egin ditzaten bidezko juzgatzen dituzten alegazioak.

6. Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietan ere.

7. Erabaki hau jakinaraztea ondasunen eta eskubideen hasierako zerrendan sartutako lurzatien titularrei. Eranskinean heldu da zerrenda hori.

Altsasun, 2025eko azaroaren 17an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

I. ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN HASIERAKO ZERRENDA

Bidegorri bat eraikitzea, lot ditzan hirigunea eta Altsasuko BHI, Iñigo Aritza ikastola eta Dantzaleku kirolgunea

JABEA

KATASTROKO DATUAK

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

ERABILERA EDO LUR MOTA

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA OSOA

Cesáreo Arregui Ochoa Aspuru

3

1334A

388,10 m²

42,19 m²

64,63 m²

Lehorreko lurra

Felipe Mazquiaran Celaya (%50) eta Francisco Javier Mazquiaran Lecea (%50)

3

1333A

1.226,78 m²

61,57 m²

91,73 m²

Belardia

María Luisa San Roman Chicharro

3

1332A

961,34 m²

106,46 m²

159,76 m²

Belardia

Julio Gartzia Roman

3

1317A

530,96 m²

50,91 m²

79,35 m²

Belardia

María Luisa Mazquiaran Guridi

3

1752A

591,94 m²

60,02 m²

85,77 m²

Askotariko zuhaitzak

María Teresa San Roman Azurmendi

3

1751A

722,08 m²

28,69 m²

47,16 m²

Askotariko zuhaitzak

Gainerako lurzatiak Altsasuko Udalaren herri-lurretakoak dira.

Iragarkiaren kodea: L2515113