2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
2026rako karga-tasak. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. bitartekoak direla.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu, eta egoki iritzitako erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (15/2002 Legearen bidez aldatua).
Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira.
Ablitasen, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2514640