236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarriarekin, oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako hauen aldeko izendapen proposamena egin du, hauek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu duten eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak: Nerea Villanueva Aldaya andrea, Alberto Asiáin Azcona jauna eta María Cruz Cueli Orradre andrea, igoera txandakoak, eta Elena Díez Atienza andrea, Ane Martín-Vargas Amondarain andrea, Ignacio Fernández Álvarez jauna, Itxaso Elarre Loinaz andrea, Adrián Martín Muvilla jauna eta Edurne Iraizoz Aguerri andrea, txanda irekikoak. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 3717/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 24koa).

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2025eko azaroaren 10ean.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2514740