235. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Ablitasko Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Udalbatzako kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidearekin bat, eta kontuan izanik xedaturik dagoena Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan.

Ikusirik zer xedatzen den Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 73 eta 75. artikuluetan (11/99 Legeak aldatu baitzuen lege hori) eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan xedatutakoa.

Azterturik Udal honen funtzionamendu ezaugarriak, eta bozketa eginda,

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Bilkuretara joateagatik ematen den sariaren erregimena aldatzea:

Osoko bilkuretara joateagatik: 250 euro; gehienez 6 saio.

Zenbateko horiek erabaki honen onespenaren biharamunetik hasita aplikatuko dira.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2514642