1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
419/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita STAJ-Sindicato de Trabajadores de la Administración de Justicia sindikatuak eskaturik Justiziako zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 267/2025 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (355/2025 prozedura arrunta), eta balizko interesdunak epatzen baitira demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin bat. Errekurritutako ebazpen horren bidez, metatu eta ezetsi ziren zuzendari horren beraren apirilaren 15eko 139/2025 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoak, hots, Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientzia-neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan jasotako aurreikuspenei jarraikiz, udalerrietako justizia-bulegoen diseinua eta egitura eta haien elkartzeak erabakitzen dituen ebazpenaren aurka jarritakoak.
2025eko urriaren 8an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du errekurritutako egintzari dagokion administrazio espedientea bidaltzeko.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Justizia Administrazioaren letraduak eskatu du espediente hori auzitegiari igortzeko eta, halaber, administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea STAJ-Sindicato de Trabajadores de la Administración de Justicia sindikatuak eskaturik Justiziako zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 267/2025 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (355/2025 prozedura arrunta). Errekurritutako ebazpen horren bidez, metatu eta ezetsi ziren zuzendari horren beraren apirilaren 15eko 139/2025 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoak, hots, Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientzia-neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan jasotako aurreikuspenei jarraikiz, udalerrietako justizia-bulegoen diseinua eta egitura eta haien elkartzeak erabakitzen dituen ebazpenaren aurka jarritakoak.
2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, aipatu auzitegian, ebazpena argitaratu eta biharamunetik bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Argitaratzearen eta jakinarazpenen egiaztagiriak espediente judizialari gehituko zaizkio, dokumentazio osagarri gisa.
3. Organo judizialari jakinaraztea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 38.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez dela jarri metatzeko modukoa izan daitekeen bestelako administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.
4. Ebazpen hau jakinaraztea STAJ-Sindicato de Trabajadores de la Administración de Justicia sindikatuari, eta igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 5ean.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: F2514622