2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA IMOTZ UDAL ELKARTZEA
Lan egutegia, 2025. urterako
Basaburua Imotz Udal Elkartzeak, 2025eko azaroaren 3an egindako batzarrean, onartu zuen Basaburua Imotz Udal Elkartzeko zerbitzuko langileen 2025eko lan egutegia. Hona hemen 2025eko lan egutegia:
–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a, astelehena: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko Astelehena.
–Maiatzaren 1a, osteguna: Langileen Eguna.
–Maiatzaren 2a, ostirala: Tokiko festa.
–Uztailaren 25a, ostirala: Santiago Apostolua.
–Abuztuaren 15a, ostirala: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a, larunbata: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 6a, larunbata: Konstituzioaren Eguna.
–Abenduaren 8a, astelehena: Andre María Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, osteguna: Eguberria.
–Abenduaren 26a, ostirala: Tokiko festa.
Era berean, baliogabetzat jotzen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako adierazitako jaiegunak.
Basaburuko Udalaren urteko lanaldiaren banaketa, 1.592 egiazko lan ordu, honela eginen da:
A) Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:00 eta 15:20 bitartean.
B) Jendea hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etik 14:00era arte izanen da.
C) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.
Halaber, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako eta tokiko festa bezala beste bi egun eta 14 orduko lan poltsa. Lehendakariari aurretik eskatu behar zaizkio egun eta ordu hauek, behar adina denboraz, eta modu justifikatuan.
D) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.
Betiere, 2025erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.
Basaburuan, 2025eko azaroaren 4an.–Lehendakaria, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2514423