235. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Piedramillerako Udalak, 2025eko azaroaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Piedramilleran, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2514706