1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
440/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, egunak finkatzen dituena "Caparrosoko industrialdeko hondakin urak Arga Behereko hondakin uren araztegira konektatzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko.
Ekainaren 18ko 205/2025 Ebazpenaren bidez, Mairagako Mankomunitateak eskatutako kooperazio araubidea onetsi zen, hura onuradun deklaratu zen desjabetze espedientean eta 15 egunean jarri ziren jendaurrean "Caparrosoko industrialdeko hondakin urak Arga Behereko hondakin uren araztegira konektatzea" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurreko aldia iraganda, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak irailaren 26an eman 310/2025 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi ziren "Caparrosoko industrialdeko hondakin urak Arga Behereko hondakin uren araztegira konektatzea" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
2025eko urriaren 29ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea "Caparrosoko industrialdeko hondakin urak Arga Behereko hondakin uren araztegira konektatzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradun den Mairagako Mankomunitateari eta Caparrosoko Udaleko alkate udalburuari, 2025eko abenduaren 10ean ager daitezen Caparrosoko udaletxean, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta, hala badagokio, baita behin betiko okupaziokoak ere.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
3. Alexia Mauleón Goñi andrea eta Pedro Gracia Araiz jauna izendatzea Administrazio jardulearen ordezkari, bietako edozeinek sina ditzan okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.
4. Félix Serrano León jauna eta Pablo Pérez Sanabria jauna izendatzea administrazio onuradunaren peritu, bietako edozein funtzio tekniko horretan aritzeko.
5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Caparrosoko Udaleko eta Mairagako Mankomunitateko iragarki-tauletan ere. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
6. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.
7. Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri (NILSA) jakinaraztea, prozeduran interesduna den aldetik.
Iruñean, 2025eko azaroaren 13an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
ERANSKINA.–"CAPARROSOKO INDUSTRIALDEKO HONDAKIN URAK ARGA BEHEREKO HONDAKIN UREN ARAZTEGIRA KONEKTATZEA" IZENEKO PROIEKTUAREN AKTAK EGITEA
Aktak egiteko tokia: Caparrosoko udaletxea (Nafarroa). Eguna: 2025eko abenduaren 10a. |
ORDUA AKTA | TITULARRAK | KODEA FINKA | POLIGONOA ZENBAKIA | LURZATIA ZENBAKIA | ERABILERA | HERRIA |
12:00 | Daturik gabe | CA-07 | - | - | Erretena eta bidea | Caparroso |
12:00 | Daturik gabe | CA-20 | - | - | Bidea | Caparroso |
12:15 | Caparrosoko Udalaren herri-lurrak | CA-21 | 8 | 843 | Ureztalurra | Caparroso |
12:15 | Caparrosoko Udalaren herri-lurrak | CA-22 | 8 | 859 | Elkorra | Caparroso |
12:15 | Caparrosoko Udalaren herri-lurrak | CA-25 | 8 | 985 | Elkorra | Caparroso |
12:30 | Ciriaco Celorrio Sanz | CA-23 | 8 | 857 | Ureztalurra | Caparroso |
F2515022
Iragarkiaren kodea: