2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
2026ko lan egutegia eta epeak kontatzeko baliogabeak izanen diren egunak
Murchanteko Udaleko alkate udalburuak 2025eko azaroaren 3an emandako ebazpena, Murchanteko Udalaren zerbitzuko langileen 2026ko lan egutegia onesten duena.
Macario Manuel Jarauta Simón jauna, Murchanteko Udaleko alkate udalburua.
Aintzat hartu da zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik langileen ordezkariarekin 2025eko urriaren 31n izandako negoziazio-mahaia.
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea Murchanteko Udalaren zerbitzuko langileek 2026an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 17a: San Roke egunaren biharamuna.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetako eta zerbitzu osagarrietako langileendako:
–Urtarrilean: 5a.
–Abuztuan: 14a, 18a, 19a, 20a eta 21a (herriko festak).
–Abenduan: 24a, eta 31.
Aparteko orduen ordain, plantilla organikoan lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez daukaten langileendako, jaieguneko lanalditzat hartuko dira egiten direnak igandeetan, Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunetan (lehen apartatuan aipatuak) eta 2026ko abuztuaren 14tik 22ra bitartean, San Roke festetan.
Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari, eta haren banaketa honela eginen da:
a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 30 minutu izanen da. Nahitaez lan eginen da 7:30etik 15:00etara, eta, halaber, lan-ordutegia malgutzeko neurriak aplikatuko dira, bat etorriz Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 257/2011 Foru Aginduan ezarritakoarekin (foru agindu horren bidez, jarraibideak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan ordutegia apurka malgutzeko).
b) Zenbaki honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaio aplikatuko eskola publikoko eskolazainari, haren lan baldintzak direla-eta eskola egutegiari egokituta egonen baita.
c) Alkateak aurretiaz baimena emanik, aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz, baldin eta lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez badaukate. Hala eta guztiz ere, lanaldiaren luzapeneko osagarri hori esleiturik daukatenek ere jaso beharko dituzte ordu horiek orrian, urtean egiten duten lanaldi-luzapenaren jarraipena egite aldera.
Laugarrena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta ebazpen honen lehen xedapenean jaiegun deklaraturikoak.
Bosgarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.
Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuetako premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eta Zerbitzu Anitzetan bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.
Zazpigarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek 30 minutuko atsedenaldia izanen dute gehienez. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari eta, orokorrean, 10:00etatik 11:00etara bitartean hartzen ahalko da. Langileek ez dute zertan erabili asistentziaren kontrolerako sistema.
Murchanten, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2514403