2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MUES
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Muesko Udalak, 2025eko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Muesen, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Adolfo Álvarez Maeztu.
Iragarkiaren kodea: L2514712