2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Melidako Udalak, 2025eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Melidan, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: L2514506