235. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Luzaideko Udalaren osoko bilkurak hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta onespenaren iragarkia 2025eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an. Legez ezarritako jendaurreko aldia erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen kapituluka laburturik:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 168.200,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 44.586,72 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 321.026,11 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 213.977,65 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 332.085,45 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.082.875,93 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 153.883,34 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 333.156,59 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.408,63 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 44.134,48 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 527.810,93 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.481,96 euro.

Gastuak, guztira: 1.082.875,93 euro.

Luzaiden, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2514674