2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LANA
2026ko karga-tasak. Hasierako onespena
Lanako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko karga-tasak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, gutxienez, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan argitara eman ondotik, epe horretan bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lanan, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, José Javier Galdeano Asarta.
Iragarkiaren kodea: L2514367