1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
838/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita 2025. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko deialdia.
Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 430E/2025 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen, 2025. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko.
Osasuneko kontseilariak abuztuaren 22an emandako 87/2014 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ikerketa sustatzeko programa onetsi zen. Programa horren 7.2.3 puntuan aurreikusita dago ikerketa areagotzeko prozedura bat abian jartzea, sostengua emateko laguntza unitate jakin batzuen ikerketa lanari, baldin eta ongi zehaztutako ikerketarako proposamena badute, eta ibilbide profesional nabarmena frogatua duten profesionalak badituzte.
Aipatutako baldintzak betetzen dituzten laguntza unitateen ikerketa lana areagotzeko, beharrezko jotzen da hautatutako ikerlariei laguntza jardueraren zati bat kentzea. Horretarako, beharrezkoa den finantzaketa gehigarria bermatu beharra dago, ikerketa lana areagotzen duen profesional horrek betetzen ez duen laguntza jarduera aldi baterako kontratazioen bidez betetzeko.
Estatuan Carlos III Osasun Institutuaren bidez eskaintzen den areagotze programaren osagarria da prozedura hau, eta, haren ildotik, aurreikusten da Osasun Departamentuak finantzatuko duela aldi baterako kontratazioaren zati bat, hain zuzen, ikerketa lana areagotzen duten fakultatibo espezialisten, unibertsitateko diplomadunen edo erizaintzako, odontologiako edo fisioterapiako gradudunen lanaldiaren %50 adinakoa.
Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuak txosten bat egin du, non ezesten baita Patricia Fanlo Mateo andrearen ikerketa lana areagotzeko eskaera, deialdiaren oinarri arautzaileak betetzen ez direlako, I. eranskinean adierazten den moduan.
2025. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko proposamena igorri behar duen batzorde teknikoak akta egin du, deialdian ezarritako irizpideak aplikatuta. Egindako ebaluazioaren emaitzak II. eranskinean jaso dira.
Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena aztertu ondoren, bai eta Ogasuneko Kontu-hartzailetzarena ere, eragindako gastuaren aurrekontu-egozpenari adostasuna ematen diona, bidezkoa da ebaztea 2025. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko deialdia.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ezestea Patricia Fanlo Mateo andrearen (NAN zenbakia: **1693***) ikerketa lana areagotzeko eskaera, I. eranskinean adierazitako arrazoiagatik.
2. Ikerketa lana areagotzeko eskaera onartzea honako eskatzaile hauei:
Juan Ignacio Arrarás Urdániz jauna (NAN zenbakia: *** 4884**), 30.000 euroko zuzkidura.
Bernardo Abel Cedeño Veloz jauna (NAN zenbakia: *** 6989**), 30.000 euroko zuzkidura.
Jesús María Urman jauna, (NAN zenbakia: *** 1650**), 30.000 euroko zuzkidura.
3. Ikerketa lana areagotzeko eskaera ezestea Iván Méndez Lopez jaunari (NAN zenbakia: ***0026**), aurrekontu kreditu nahikorik ez egoteagatik.
4. Emandako finantzaketaren xedea da ikerketa lana areagotzeko proposatutako profesionalek betetzen ez duten laguntza jarduera aldi baterako kontratazioaren bidez estaltzea.
5. Ikerketa lana areagotzen duten profesionalak atxikiak dituen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroko zuzendaritzak eginen du beharrezkoak diren ordezko langileen kontratazioa.
6. Ordezko langileei administrazio-kontratua eginen zaie, aplikatzekoa den legerian oinarrituta, eta, gehienez ere, ordeztu beharreko profesionalak urtean duen laguntza lanaldiaren erdia liberatzeko adina denborarako; denbora hori zerbitzuaren beharren arabera banatzen ahal da.
7. Diru-zuzkidura 12 hilabetez erabiliko da gehienez ere, ordezkapeneko lehen kontratua sinatzen denetik hasita. Ordezko langileen kontratazioetan gertatzen diren etenaldiak ez dira berreskuratuko.
8. Aitortzea 90.000 euro ordaindu behar zaizkiola Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Osasun arloko langile publikoen ikerketa lana areagotzeko bekak" izeneko 512002 51350 4809 465102 partidaren kontura.
9. "Diru-sarrerak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko edo beste erakunde publiko batzuetako ikertzaileentzat" izeneko 543000 52200 4410 000000 partidan 90.000 euro sartzea, horren bidez finantzatzeko Juan Ignacio Arrarás Urdániz jaunaren, Bernardo Abel Cedeño Veloz jaunaren eta Jesús María Urman jaunaren laguntza lana zati batean ordezteko langileen aldi baterako kontratazioa.
10. Ikerketa lana areagotzeko jarduera deialdian ezarritako baldintzetan gauzatuko da.
11. Ikerketa lana areagotzeko jarduera amaitzen den egunetik hurrengo hilabeteko epean, unitate organikoko arduradunak Ikerketa eta Berrikuntza Atalari igorri beharko dio amaierako memoria bat, bere baitan duena berrikuntzaren eraginari buruzko atal bat: jardun klinikoaren gaineko eragina edo osasun arloko politiken gainekoa, osasunaren gaineko eragina edo eskaintzen den osasun zerbitzuaren gainekoa. Egoki irudituz gero, informazio osagarria eskatzen ahalko da.
12. Argitalpen zientifikoetan, ahozko komunikazioetan edo, oro har, ikerketa lana areagotzeko jardueraren ondoriozko emaitzen zabalkundean, deialdi honen bidezko finantzaketa izan dela zehaztu beharko da ohar baten bidez. Lan horien berri emanen zaio Ikerketa eta Berrikuntza Atalari, ikerketa lanaren areagotzearen espediente zenbakia adierazita, sortzen diren argitalpenekin batera, azken memoria noiz igorri zen kontuan izan gabe.
13. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzura, Ikerketa eta Berrikuntza Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa-zuzendaritzara, Ogasunak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza delegatura, Osasun Departamentuko Kontabilitate Zentrora, Osasun Mentaleko Kudeatzailetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeatzailetzara, Osasun Mentaleko Errehabilitazio Unitatera, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Geriatria Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Digestio Aparatuko Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kontratazio Unitatera, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Ordainsarien Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara.
14. Ebazpen hau jakinaraztea Juan Ignacio Arrarás Urdániz jaunari, Bernardo Abel Cedeño Veloz jaunari, Jesús María Urman jaunari, Iván Méndez López jaunari eta Patricia Fanlo Mateo andreari. Ohartarazten zaie ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.
I. ERANSKINA.–EZETSITAKO EBAZPENAK
IZENA | ARRAZOIA |
Patricia Fanlo Mateo | 3.3 oinarria ez betetzea | Norgehiagokako deialdi publiko edo pribatuan finantzatutako ikerketa-proiektu aktibo bateko ikertzaile nagusia ez izatea |
II. ERANSKINA.–EBALUAZIOAREN EMAITZA
| JUAN IGNACIO ARRARÁS URDÁNIZ | BERNARDO ABEL CEDEÑO VELOZ | JESÚS MARÍA URMAN | IVÁN MÉNDEZ LÓPEZ |
A.–Curriculumeko merezimenduen balorazioa. 70 puntu gehienez | 55,45 | 44,35 | 39,05 | 30,5 |
a1. JCRn indexatutako argitalpenak. 40 puntu gehienez | 40 | 30 | 26 | 24 |
a2. Ikerketa proiektuetan parte hartzea. 10 puntu gehienez | 7,4 | 3,2 | 7,95 | 0,6 |
a.3. Osasun sistemaren garapen kliniko, asistentzial edo teknologikoari egindako beste ekarpen batzuk. 20 puntu gehienez | 8,05 | 11,15 | 5,1 | 5,9 |
B.–Proposamenaren balorazioa. 30 puntu gehienez | 21 | 19 | 13 | 15 |
b1. Proiektuaren interes estrategikoa. 10 puntu gehienez | 9 | 6 | 5 | 7 |
b2. Berdintasunaren Foru Legearekin bat etortzea. 5 puntu gehienez | 0 | 1 | 0 | 0 |
b3. Laguntza unitateko profesionalak ikerketa-egituretakoak izatea. 15 puntu gehienez | 12 | 12 | 8 | 8 |
GUZTIRA | 76,45 | 63,35 | 52,05 | 45,5 |
Iragarkiaren kodea: F2514420