235. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan xedatuarekin bat, deialdia iragarri da udalerri honetako bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko.

Horrenbestez, hamabost (15) egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela gaitasun eta bateragarritasun baldintzak, delako 3/1995 Erregelamenduak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek xedatu bezala.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garraldan, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Ion Iriarte Pedroarena.

Iragarkiaren kodea: L2514689