2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Barasoaingo Udalak, 2025eko azaroaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Barasoainen, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2514719