235. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Ekitaldi itxietako eskubide eta betebeharren bajaren espediente kolektiboa, preskripzioagatik (1997-2022). Jendaurrean jartzea

Arroizko Udalak, 2025eko irailaren 18an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea, eta, baldin jendaurreko informazioaren tramitean ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onestea, espediente kolektibo bat, eskubide eta betebeharretan baja emateko, 1997tik 2022ra bitarteko ekitaldietarako, preskribatuta egoteagatik. Zenbatekoa 11.337,62 euro da.

Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten, nahi badute, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, beren eskubideen alde.

Inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu jendaurreko aldian, behin betiko onetsitzat joko da osoko bilkuran hartutako erabaki hori.

Arroitzen, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2514714