235. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Udalbatzako kideen ordainsariak

Bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75 bis artikuluetan, bai eta Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean eta horrekin bat heldu den araudian ere.

ERABAKITZEN DA:

1.–Alkateari ordaintzea 13.678,74 euroko kalte-ordaina edo gehieneko ordaina ezartzea urtean karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, Udaletxera joateagatik eta osoko bilkuretan, organo kolegiatuen batzordeetan eta bileretan parte hartzeagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio.

2.–Zinegotziei urtean 1.172,41 euroko kalte-ordaina edo ordaina ordaintzea, karguaren betebeharrak betetzeko, hau da osoko bilkuretan eta organo kolegiatuen batzordeetan parte hartzeagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio.

3.–Halaber, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie udalkideei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

4.–Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Anuen, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2514519