235. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2026rako karga-tasak

Ikusirik Informazio Batzordeak emandako aldeko irizpena, 2025eko urriaren 22koa (asteazkena).

Horiek horrela, eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea),

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea, 2026 urterako, jarraian adierazitako udal zergen karga-tasak, koefizienteak eta indizeak:

–Udal honetako lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa %0,2805 izanen da. Tasa horrek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Hauek dira Antsoaingo Udalaren lurraren gaineko kontribuzioa arautzen duen ordenantza fiskalaren 9.2 artikuluan ezarritako lurraren gaineko kontribuziorako hobariak:

–Zergaren kuotaren %90erainoko hobari bat izaten da, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren subjektu pasiboentzat edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboentzat.

–Zergaren kuotaren %90eko hobari bat izanen da, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean, eta bertan erroldatuta daudenean kotizazio gabeko pentsioak hartzen dituzten subjektu pasiboak, errenta bermatua jasotzen duten subjektu pasiboak edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen duten subjektu pasiboak.

Hobari hau egiteko baldintza izanen da subjektu pasiboaren errenta guztiak ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau baino gehiago (ez dira kontuan hartuko errenta salbuetsiak).

Ondotik adierazten dira subjektu pasiboen errenta-tarteak eta dagokien hobariaren portzentajea, baldin badira familia ugarien titular, guraso bakarreko familien titular edo gurasobakartasun egoeran dauden familien titular. Hobariaren zenbatekoa 175 euro izanen da gehienez ere.

Per capita errenta < 5.000 euro

%90

5.001 eta 12.000 euro bitarteko per capita errenta

%50

Per capita errenta denean 12.001 eurotik gorakoa eta lanbide arteko gutxieneko soldataren halako laura artekoa edo hortik beheitikoa

%25

–Jarraian adierazitako zerga hauetan iazko tasei eutsiko zaie:

  • TMIZa (zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4ko indizea.
  • Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.
  • Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:
    • Lehen urtea: %0,50.
    • Bigarren urtea: %1.
    • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.
  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
    • Aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, izanen dira martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak.
    • Karga-tasa %25 izanen da.

Antsoainen, 2025eko azaroaren 4an.–Kontu-hartzailea, José María Gainza Ordoqui.

Iragarkiaren kodea: L2514415