2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa, 19. ordenantza fiskala (hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen ditu). Jendaurreko aldia
Ikusirik 19. ordenantza fiskala aldatzeko espedientea. Ordenantza horrek, hain zuzen, prezio publikoak arautzen ditu hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeko.
Ikusirik Berdintasuneko, Euskarako eta Zerbitzu Orokorretako Informazio Batzordearen aldeko irizpena, 2025eko urriaren 22koa.
Eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea),
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea 19. ordenantza fiskalaren aldaketa. Ordenantza horrek, hain zuzen, prezio publikoak arautzen ditu hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeko.
2. Espedientea jendaurrean jartzea 30 egunean, iragarkia argitaratuta Udalaren ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
3. Jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ulertuko da ordenantzaren aldaketa behin betikoa dela, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. 1.c) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Orduan, ordenantza aldatuaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Antsoainen, 2025eko azaroaren 5ean.–Kontu-hartzailea, José María Gainza Ordoqui.
PLANTEATUTAKO ALDAKETA
Musika eskolako prezio publikoak eguneratzea, Nafarroako 2025eko iraileko KPIaren urteko aldakuntzaren arabera, hau da, %2,8.
2026-2027 IKASTURTETIK AURRERA APLIKATUKO DEN TARIFEN TAULA
I. MAILA | ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Musika Hastapenak, Musika eta Mugimendua | 118,93 euro/ordainketa | 197,99 euro/ordainketa |
II. MAILA | ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Musika Eskola | 239,83 euro/ordainketa | 383,16 euro/ordainketa |
Kontserbatoriorako Prestakuntza | 265,09 euro/ordainketa | 423,52 euro/ordainketa |
Bigarren instrumentua | 127,92 euro/ordainketa | 204,33 euro/ordainketa |
III. MAILA | ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
1. aukera |
Instrumentua + Konboa + Instrumentu-taldea | 239,83 euro/ordainketa | 383,16 euro/ordainketa |
2. aukera |
Instrumentua + Konboa | 213,21 euro/ordainketa | 316,67 euro/ordainketa |
3. aukera |
Instrumentua + Instrumentu-taldea | 195,44 euro/ordainketa | 289,96 euro/ordainketa |
Bigarren instrumentua | 127,92 euro/ordainketa | 204,33 euro/ordainketa |
HELDUAK | ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Gitarra Taldea (a) | 91,70 euro/ordainketa | 136,94 euro/ordainketa |
Instrumentua (b1) | 170,57 euro/ordainketa | 253,36 euro/ordainketa |
Instrumentu-taldea (b2) | 48,38 euro/ordainketa | 71,85 euro/ordainketa |
Konboa (b3) | 90,62 euro/ordainketa | 134,58 euro/ordainketa |
Instrumentua + Instrumentu-taldea (b4) | 195,44 euro/ordainketa | 289,96 euro/ordainketa |
Instrumentua + Konboa (b5) | 213,21 euro/ordainketa | 316,67 euro/ordainketa |
Instrumentua + Instrumentu-taldea + Konboa (b6) | 239,83 euro/ordainketa | 383,16 euro/ordainketa |
Bigarren instrumentua | 127,92 euro/ordainketa | 204,33 euro/ordainketa |
TALDEAK BAKARRIK | ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Abesbatza/Eskolania | 48,38 euro/ordainketa | 71,85 euro/ordainketa |
Banda/Big Banda | 48,38 euro/ordainketa | 71,85 euro/ordainketa |
Iragarkiaren kodea: L2514414