2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa 14. ordenantzan (prezio publikoak arautzen ditu hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetako ikastaro eta jardueretako sarrera, izen-emate edo matrikuletarako). Jendaurreko aldia
Ikusirik 14. ordenantza fiskala aldatzeko espedientea. Ordenantza horrek, hain zuzen, prezio publikoak arautzen ditu hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeko.
Ikusirik Berdintasuneko, Euskarako eta Zerbitzu Orokorretako Informazio Batzordearen aldeko irizpena, 2025eko urriaren 22koa.
Eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea),
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea 14. ordenantzaren aldaketa. Ordenantza horrek, hain zuzen, prezio publikoak arautzen ditu hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeko.
2. Espedientea jendaurrean jartzea 30 egunean, iragarkia argitaratuta Udalaren ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
3. Jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ulertuko da ordenantzaren aldaketa behin betikoa dela, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. 1.c) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Orduan, ordenantza aldatuaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Antsoainen, 2025eko azaroaren 4an.–Kontu-hartzailea, José María Gainza Ordoqui.
PLANTEATUTAKO ALDAKETA
Tarifen eranskinari 6. puntua (eta azkena) gehitzen zaio, "Epigrafeen gaineko oharren" barruan.
6.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek doako sarbidea izatea Udalaren kirol jardueretara. Kalteberatasun-egoeran dauden emakumeen errekuperazio pertsonala eta emozionala erraztera bideratutako berdintasun, gizarteratze eta laguntza integraleko udal politiken barruan, ezartzen da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek doako sarbidea izanen dutela Udalak antolatutako kirol-jardueretara. Eskabidea Udaleko Kirol Zerbitzuan izapidetu beharko da, zeinak dokumentazioa egiaztatuko baitu eta jarduerara joateko baimena emanen baitu.
Iragarkiaren kodea: L2514413