2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alloko Udaleko alkateak, 2025eko azaroaren 5ean, ebazpen hau eman zuen:
Ikusirik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean.
Ikusirik honako arau hauek ezartzen dutena, eskumenak beste baten esku uztearen arloan: 7/1985 Legearen 23.4 artikulua eta harekin bat datozenak (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak eta horiekin bat datozenak (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Alloko Udaleko zinegotzi Begoña Fernandez Alonsori ahalmena eskuordetzea 20250724/006687 espedientean izapidetutako ezkontza zibila egiteko.
Bigarrena.–Jakinaraztea zinegotzi horri eskudantziak bere esku utzi direla. Halaber, eta eskuordetze honek indarra izan dezan, hartzaileak bere adostasuna agertu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, baldin hartzaileak ez badu espresuki adierazten ez dagoela ados, dekretu hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.
Hirugarrena.–Aitzineko atalean xedatuak ebazpen honen dataren biharamunean hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.
Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran, jakinaren gainean egon dadin.
Allon, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2514500