235. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

127/2025 FORU DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretua.

ATARIKOA

Azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusian azken hamarkadan plantillak atzera egin duenez, eta plantilla ez handitzeko helburua betez, egituraren aldaketa bat planteatzen da; eta, beste aldetik, egin beharreko proiektuen eta obren konpromisoak ugariak direnez, zuzendaritza nagusiak egun dituen zerbitzuko zuzendaritzak berrantolatuko dira.

Ildo horretan, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua eta Azpiegitura Berrien Zerbitzua zerbitzu bakar batean biltzen dira, Zainketa Zerbitzua bere atalak berregituratuta mantentzen da eta Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzu berria sortzen da.

Proiektu eta Obren Zerbitzuak Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua eta Azpiegitura Berrien Zerbitzua biltzen ditu, giza baliabideak optimizatzeko beharrari erantzun nahian. Izan ere, talde bakar bat bi faseez arduratuta, eskura dauden baliabideak modu eraginkorragoan identifikatu eta erabil daitezke, bikoiztasunak saihestuz eta produktibitatea maximizatuz. Hori bereziki garrantzitsua da tamaina handiko proiektuetan, halakoetan baliabideen kudeaketa kritikoa baita. Gainera, aldez aurretik ikusten ahalko dira diseinu fasean sor daitezkeen arazoak, eta, horri esker, eraikuntza hasi aurretik hartzen ahalko dira irtenbideak. Halaber, aukera emanen du berehalako doikuntzak egiteko, baldin jatorrizko planoekiko desbideratzeak atzematen badira. Horrek exekuzio-denborak murriztuko ditu eta lizitazio prozesuak bizkortuko ditu, non epeak gero eta zorrotzagoak baitira. Integrazio hori irtenbide eraginkorra da obren eta azpiegituren erronkei aurre egiteko.

Zainketa Zerbitzuaren barnean, Instalazioen, Teknologiaren eta Bide Segurtasunaren Atala mantentzen da, baina Ustiapen Atala eta Egitura eta Obra Atala kentzen dira. Haien bulegoak atal berrietan berregituratzen dira. Erabaki horren arrazoia da baliabideak optimizatzea eta zerbitzuaren efizientzia operatiboa hobetzea. Funtzioak barruti espezifikoetan banatzean, asmoa da kudeaketa arinagoa izatea eta hobeki egokitzea eremu geografiko bakoitzaren berezitasunetara, eta horrek erantzun azkarragoa emanen die tokiko premiei. Barruti bakoitzak bere azpiegituraren berezitasunei heltzen ahalko die, eta horrek erraztuko du kontserbazioko eta mantentze-lanetako proiektuak modu eraginkorragoan planifikatzea eta gauzatzea. Berregituraketa horren bidez, giza baliabideak eta baliabide materialak hobeki esleitzea lortu nahi da.

Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzu sortu berria arduratuko da proiektuen plangintzarekin, gauzatzearekin eta jarraipenarekin lotutako hainbat jarduera koordinatzeaz eta gainbegiratzeaz, ezarritako estandar teknikoak eta administratiboak betetzen direla ziurtatzeko.

Espainiako Hiri Agendak (EHA) helburu du 2030 Agendaren, Nazio Batuen Hiri Agendaren eta Europar Batasunerako Hiri Agendaren arabera hartutako nazioarteko konpromisoak betetzea eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Izan ere, esku hartzen du lurralde eta hirigintzako alderdien gainean, hiri-garapen jasangarria lortzeko. Gainera, lan metodo eta prozesu bat da, gure gizartearen paradigma berriei heltzen diena eta lurralde eta hiri eredu berri bati erantzuten diona.

Horregatik guztiagatik, Administrazio Publikoak gidatu behar du, eta, zehazki, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak. Plana ezartzeko, beharrezkoa da lurralde eta hiri garapenarekin lotutako eragile guztiak parte hartzeko prozesuetan antolatuta egotea, eta, beraz, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Atala aproposa da eginkizun hori bere gain hartzeko; izan ere, atal horrek eskudantziak ditu lurralde-antolamendurako tresnei buruz, parte-hartze publikoari buruz eta Nafarroako lurralde-adierazleen sistemaren kudeaketari buruz, zeinak funtsezkoak baitira hiri-agenden ebaluazio eta jarraipen prozesuan.

Azkenik, proposatzen da foru dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 7. apartatua aldatzea eta Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea indarrean dagoen araudiaren arabera Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiari esleitzen zaizkion zenbait eskumenen titulartasuna eta erabilera (garraio-baimenak eta deialdiak, lanbide gaikuntzako probak eta proba horiek gainditu izanaren gaitasun-ziurtagiriak).

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko azaroaren bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretua aldatzea.

Aldatzen da azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena. Hona hemen:

Bat.–31. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du hemendik aurrera:

31. artikulua. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Proiektu eta Obren Zerbitzua.

b) Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzua.

c) Zainketa Zerbitzua.

Bi.–III. kapituluko 2. atala aldatzen da, eta testu hau izanen du hemendik aurrera:

"2. ATALA.–PROIEKTU ETA OBREN ZERBITZUA

32. artikulua. Proiektu eta Obren Zerbitzuaren esparru materiala eta funtzionala.

Proiektu eta Obren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zuzendaritza nagusiak sustatzen dituen errepidetarako inbertsioen plangintza eta programazioa egitea.

b) Zuzendaritza nagusiak sustatzen dituen proiektuen eta Nafarroako errepide sareko obren eraikuntza proiektuen garapena osorik kudeatzea.

c) Osorik kudeatzea bere esku uzten diren interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo antzeko beste batzuk, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, deusetan galarazi gabe haiei dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean, bai obrak gauzatu eta ustiatzekoetan.

d) Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan, azpiegitura hidraulikoak, trenbideetako eta aireportuetako azpiegiturak eta azpiegitura intermodalak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturiko obren proiektuak egitea eta obrak gauzatu eta kudeatzea, alderdi guztietan.

e) Nafarroako errepide sarea egokitzeko obrak eta Foru Komunitateko beste zenbait obra publiko gauzatzea.

f) Obra eta azpiegitura osagarriak gauzatzea eta, bereziki, pertsonen eta ondasunen joan-etorri jasangarria errazten dutenak, Nafarroako errepide sarearen funtzionaltasuna eta bide segurtasuna antolatzeko eta hobetzeko xedearekin.

g) Zeharkako koordinazioa, teknikoa, administratiboa eta informazio-segurtasunarena, eramatea.

h) Obra eta azpiegitura osagarriak proiektatzea eta, bereziki, pertsonen eta ondasunen joan-etorri jasangarria errazten dutenak, Nafarroako errepide sarearen funtzionaltasuna eta bide segurtasuna antolatzeko eta hobetzeko xedearekin.

i) Proiektuen eta obren segurtasuna eta osasuna, eta eraikuntza obren kalitate kontrola.

j) Herritarren parte-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen 46.2 artikuluak herritarren parte-hartzerako unitateei esleitzen dizkienak.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

33. artikulua. Proiektu eta Obren Zerbitzuaren egitura.

Proiektu eta Obren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Azterlan, Proiektu eta Obren Atala.

b) Azterlan Berezi eta Obren Atala.

c) Mugikortasunaren Azterlanen, Obren eta Plangintzaren Atala.

d) Egokitzapen Proiektu eta Obren Atala.

e) Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Proiektu eta Obren Atala.

f) Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala.

34. artikulua. Azterlan, Proiektu eta Obren Atalaren esparru materiala eta funtzionala.

Azterlan, Proiektu eta Obren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Inbertsioak planifikatzea eta programatzea.

b) Errepideekin, trenbideetako eta aireportuetako azpiegiturekin, beste garraioekiko intermodalitaterako azpiegiturekin eta beste obra publiko batzuekin lotuta, behar diren bideragarritasun eta informazio azterlanak, alternatiben azterlanak, plan sektorialak, aurreproiektuak eta proiektuak egitea eta kudeatzea, behin betiko onesten diren arte.

c) Zuzendaritza lana egitea aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan, azterlanetan, obretan eta zerbitzuetan.

d) Obra eta azpiegitura osagarriak proiektatzea eta, bereziki, pertsonen eta ondasunen joan-etorri jasangarria errazten dutenak, Nafarroako errepide sarearen funtzionaltasuna eta bide segurtasuna antolatzeko eta hobetzeko xedearekin.

e) Errepide eta trenbide sareei eta aireportuetako azpiegiturei eragiten dieten hirigintzako zein bestelako ekimenak gainbegiratzea eta horiei buruzko txostenak egitea, plangintzaren ikuspuntutik.

f) Proiektuak normalizatzea eta araudi teknikoa argitaratzea.

g) Behar diren ekintzak bultzatzea Nafarroako Foru Komunitateko trenbideetako eta aireportuetako azpiegiturak hobetzeko eta egokitzeko, baita beste garraio batzuekiko intermodalitatea sustatzen dutenak hobetzeko eta egokitzeko ere.

h) Nafarroako trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan eskumenak dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin koordinatzea.

i) Trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan ezartzen diren helburuak babestera bideratutako jarduketak sustatzea.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, bai eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

35. artikulua. Azterlan Berezi eta Obren Atalaren esparru materiala eta funtzionala.

Azterlan Berezi eta Obren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Inbertsio berezien plangintza eta programazioa.

b) Errepideekin, trenbideetako eta aireportuetako azpiegiturekin, beste garraioekiko intermodalitaterako azpiegiturekin eta beste obra publiko batzuekin loturik, behar diren bideragarritasuneko, informazioko eta alternatiben gaineko azterlan bereziak eta, orobat, plan sektorial, aurreproiektu eta proiektu bereziak egitea eta kudeatzea, behin betiko onesten diren arte.

c) Obra eta azpiegitura bereziak proiektatzea eta gauzatzea, eta bereziki, pertsonen eta ondasunen joan-etorri jasangarria errazten dutenak, Nafarroako errepide sarearen funtzionaltasuna eta bide segurtasuna antolatzeko eta hobetzeko xedearekin.

d) Trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan ezartzen diren helburuak babestera bideratutako jarduketak sustatzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, bai eta Zuzendaritza Nagusiari bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

36. artikulua. Mugikortasunaren Azterlanen, Obren eta Plangintzaren Atalaren esparru materiala eta funtzionala.

Mugikortasunaren Azterlanen, Obren eta Plangintzaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako errepide sareko errepideen funtzionaltasuna, mugikortasuna eta trafikoa aztertzeko lanak egitea.

b) Aholkularitza enpresei agindutako funtzionaltasun, mugikortasun eta trafiko azterlanen zuzendaritza teknikoa.

c) Txosten teknikoak egitea Nafarroako errepide sareko trafikoan eta funtzionaltasunean eragina duten hirigintza-jarduketei buruz.

d) Aholku ematea errepideetako edukierari eta funtzionaltasunari buruz eta trafikoko azterlanei buruz.

e) Zuzendaritza lana egitea aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan, azterlanetan, obretan eta zerbitzuetan.

f) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

37. artikulua. Egokitzapen Proiektu eta Obren Atalaren esparru materiala eta funtzionala.

Egokitzapen Proiektu eta Obren Atalak foru dekretu honetan biltzen diren eginkizunak beteko ditu, Nafarroako errepide sarean azpiegitura berrien obrak eta Foru Komunitateko beste zenbait obra publiko gauzatzeari dagokionez, eta, halaber, bere esku uzten diren interes orokorreko obrak edo antzeko beste batzuk gauzatzeari dagokionez, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, deusetan galarazi gabe haiei dagozkien eskumenak..

Egokitzapen Proiektu eta Obren Atalak eginkizun hauek beteko ditu une bakoitzean esleiturik dauzkan obrei dagokienez:

a) Bere eskumeneko administrazio espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea, eta zerbitzuko zuzendaritzari egoki iruditzen zaizkion ebazpenak proposatzea.

b) Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea proiektu, obra eta laguntza kontratuak lizitatzeko agindu teknikoen agirietako baldintza orokor eta berariazkoak prestatzen.

c) Obren aurreko fasean: proiektuak eta jendaurreko informazio aldian proiektuari aurkezten zaizkion alegazioak aztertzea, segurtasun eta osasun arloko izapideak kudeatzea, kalitate kontrola antolatzea, proiektuak birplanteatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, obrak hasteko agindua ematea, lan programa eta egutegiak onestea eta, behar denean, ukitutako zerbitzuak kudeatzea eta ukituriko erakundeekin harremanak izatea.

d) Gauzatze fasean: obren zuzendaritza, ikuskapena eta kudeaketa teknikoa, ekonomikoa eta administratiboa, eta obrak oro har aurrera eramateko behar diren jarduketa eta txosten guztiak egitea; aldian behin txostenak egitea epeak, aurrekontuak eta obrak gauzatzeko aurreikuspenak aztertzeko; kalitate kontrola; okupazio berriak; ingurumen arloko eta segimendu arkeologikoa egiteko neurrien kontrola; hobekuntzak edo neurri osagarriak proposatzea eta garatzea, baita dagozkion proiektuak eginez ere; segurtasun eta osasun arloan araututako jarduerak bultzatzea eta garatzea; obren gauzatzeak ukitutako beste administrazio, erakunde eta pertsona partikularrekiko harremanak; agirien eta argazkien artxiboa bermatzea; eta kanpoko laguntzaileei agindutako lan teknikoak obren zuzendaritzan integratzea eta zuzentzea.

e) Obraren azken fasean: obren harrera, ikuskapena, behar diren tramitazioak, obren azken gainbegiraketa, ukitutakoen erreklamazioen kudeaketa, ingurumen baldintzak betetzen direla kontrolatzea, azken ziurtapena eta obraren azkeneko agiriak egitea.

f) Bermealdia bitartean: obraren egoera eta funtzionamendua egiaztatzea, behar diren txostenak egitea, obraren azken txostena idaztea eta, behar izanez gero, likidazioaren ziurtapena egitea.

g) Oro har, esleitzen zaion obra edo jarduketa bakoitzaren kudeaketa eta jarraipen osoa, eta, hala badagokio, dagozkion proiektuen idazketaren kudeaketa.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

38. artikulua. Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Proiektu eta Obren Atalaren esparru materiala eta funtzionala.

Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Proiektu eta Obren Atalak foru dekretu honetan biltzen diren eginkizunak beteko ditu, Nafarroako errepide sarean azpiegitura berrien obrak eta Foru Komunitateko beste zenbait obra publiko gauzatzeari dagokionez, eta, halaber, bere esku uzten diren interes orokorreko obrak edo antzeko beste batzuk gauzatzeari dagokionez, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, deusetan galarazi gabe haiei dagozkien eskumenak.

Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Proiektu eta Obren Atalak eginkizun hauek beteko ditu une bakoitzean esleiturik dauzkan obrei dagokienez:

a) Bere eskumeneko administrazio espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea, eta zerbitzuko zuzendaritzari egoki iruditzen zaizkion ebazpenak proposatzea.

b) Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea proiektu, obra eta laguntza kontratuak lizitatzeko agindu teknikoen agirietako baldintza orokor eta berariazkoak prestatzen.

c) Obren aurreko fasean: proiektuak eta jendaurreko informazio aldian proiektuari aurkezten zaizkion alegazioak aztertzea, segurtasun eta osasun arloko izapideak kudeatzea, kalitate kontrola antolatzea, proiektuak birplanteatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, obrak hasteko agindua ematea, lan programa eta egutegiak onestea eta, behar denean, ukitutako zerbitzuak kudeatzea eta ukituriko erakundeekin harremanak izatea.

d) Gauzatze fasean: obren zuzendaritza, ikuskapena eta kudeaketa teknikoa, ekonomikoa eta administratiboa, eta obrak oro har aurrera eramateko behar diren jarduketa eta txosten guztiak egitea; aldian behin txostenak egitea epeak, aurrekontuak eta obrak gauzatzeko aurreikuspenak aztertzeko; kalitate kontrola; okupazio berriak; ingurumen arloko eta segimendu arkeologikoa egiteko neurrien kontrola; hobekuntzak edo neurri osagarriak proposatzea eta garatzea, baita dagozkion proiektuak eginez ere; segurtasun eta osasun arloan araututako jarduerak bultzatzea eta garatzea; obren gauzatzeak ukitutako beste administrazio, erakunde eta pertsona partikularrekiko harremanak; agirien eta argazkien artxiboa bermatzea; eta kanpoko laguntzaileei agindutako lan teknikoak obren zuzendaritzan integratzea eta zuzentzea.

e) Obraren azken fasean: obren harrera, ikuskapena, behar diren tramitazioak, obren azken gainbegiraketa, ukitutakoen erreklamazioen kudeaketa, ingurumen baldintzak betetzen direla kontrolatzea, azken ziurtapena eta obraren azkeneko agiriak egitea.

f) Bermealdia bitartean: obraren egoera eta funtzionamendua egiaztatzea, behar diren txostenak egitea, obraren azken txostena idaztea eta, behar izanez gero, likidazioaren ziurtapena egitea.

g) Oro har, esleitzen zaion obra edo jarduketa bakoitzaren kudeaketa eta jarraipen osoa, eta, hala badagokio, dagozkion proiektuen idazketaren kudeaketa.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

39. artikulua. Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atalaren esparru materiala eta funtzionala.

Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Proiektugile eta obra zuzendariei aholkularitza ematea segurtasun eta osasun arloan, indarreko araudiarekin bat.

b) Hala badagokio, obretako segurtasuneko koordinazio arloko kontratuak koordinatzea, dagozkion obren zuzendaritzetan integratzeko.

c) Obrak kontratatzean, segurtasun eta osasun arloko neurriak betetzeko ikuskapena eta aholkularitza.

d) Obretako segurtasun eta osasun arloarekin lotutako guztiaren jarraipen estatistikoa.

e) Hirugarrenei prestakuntza ematea segurtasun eta osasunaren arloan.

f) Segurtasun eta osasun arloan eskumena duten beste erakunde batzuekin harremana izatea.

g) Laborategiko saiakuntzak sustatzea, egitea eta kontrolatzea.

h) Materialen laborategia kudeatzea; ziurtagiriak eta homologazioak.

i) Kalitate kontrolarekin lotutako estatistikak, txostenak eta memoriak.

j) Elkarlana, azpiegituretarako inbertsio planen gauzatzean.

k) Geologiarekin eta geotekniarekin lotutako azterlanak eta obrak planifikatzea, kudeatzea eta garatzea, eta lurren datu fisikoen datu-baseak egitea, eta arlo horiekin lotutako beste edozein jarduketa.

l) Arrisku geologikoa duten eremuak analizatzea, bereziki ezponda harkaiztsuak aipatuz; jarduketa planak eta haien kudeaketa eta garapena.

m) Zundaketak zulatzea, putzuak eraikitzea, ezpondak egonkortzea, zuloak zaintzea eta arrisku geologikoak.

n) Espeleologiako ikerketak babestea, eta Nafarroako leizeak eta barrunbe geologikoak zaintzea eta defendatzea.

ñ) Zuzendaritza nagusiaren eskumeneko obrak proiektatzean eta gauzatzean geologiako eta geotekniako teknologia integratzea.

o) Aholkularitza geologikoa eta geoteknikoa ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuei eta Nafarroako toki entitateei.

p) Atalean erabiltzen diren higiezinen, biltegien, lokalen, makinen eta materialen mantentze-lanak eta horiekiko arreta.

q) Bere eskumeneko administrazio espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea, eta zerbitzuko zuzendaritzari egoki iruditzen zaizkion ebazpenak proposatzea.

r) Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea proiektu, obra eta laguntza kontratuak lizitatzeko agindu teknikoen agirietako baldintza orokor eta berariazkoak prestatzen.

s) Obren aurreko fasean: proiektuak eta jendaurreko informazio aldian proiektuari aurkezten zaizkion alegazioak aztertzea, segurtasun eta osasun arloko izapideak kudeatzea, kalitate kontrola antolatzea, proiektuak birplanteatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, obrak hasteko agindua ematea, lan programa eta egutegiak onestea eta, behar denean, ukitutako zerbitzuak kudeatzea eta ukituriko erakundeekin harremanak izatea.

t) Gauzatze fasean: obren zuzendaritza, ikuskapena eta kudeaketa teknikoa, ekonomikoa eta administratiboa, eta obrak oro har aurrera eramateko behar diren jarduketa eta txosten guztiak egitea; aldian behin txostenak egitea epeak, aurrekontuak eta obrak gauzatzeko aurreikuspenak aztertzeko; kalitate kontrola; okupazio berriak; ingurumen arloko eta segimendu arkeologikoa egiteko neurrien kontrola; hobekuntzak edo neurri osagarriak proposatzea eta garatzea, baita dagozkion proiektuak eginez ere; segurtasun eta osasun arloan araututako jarduerak bultzatzea eta garatzea; obren gauzatzeak ukitutako beste administrazio, erakunde eta pertsona partikularrekiko harremanak; agirien eta argazkien artxiboa bermatzea; eta kanpoko laguntzaileei agindutako lan teknikoak obren zuzendaritzan integratzea eta zuzentzea.

u) Obraren azken fasean: obren harrera, ikuskapena, behar diren tramitazioak, obren azken gainbegiraketa, ukitutakoen erreklamazioen kudeaketa, ingurumen baldintzak betetzen direla kontrolatzea, azken ziurtapena eta obraren azkeneko agiriak egitea.

v) Bermealdia bitartean: obraren egoera eta funtzionamendua egiaztatzea, behar diren txostenak egitea, obraren azken txostena idaztea eta, behar izanez gero, likidazioaren ziurtapena egitea.

w) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Hiru.–III. kapituluko 3. atala aldatzen da, eta testu hau izanen du hemendik aurrera:

"3. ATALA.–KUDEAKETA TEKNIKO ETA ADMINISTRATIBOAREN ZERBITZUA

40. artikulua. Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuaren esparru materiala eta funtzionala.

Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osorik kudeatzea bere esku uzten diren obra hidraulikoak edo antzeko beste batzuk, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, deusetan galarazi gabe haiei dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean, bai obrak gauzatu eta ustiatzekoetan.

b) Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan azpiegitura hidraulikoak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturiko obren proiektuak egitea eta obrak gauzatu eta kudeatzea, alderdi guztietan.

c) Obra eta azpiegitura osagarriak gauzatzea eta, bereziki, pertsonen eta ondasunen joan-etorri jasangarria errazten dutenak, Nafarroako azpiegitura hidraulikoen funtzionaltasuna antolatzeko eta hobetzeko xedearekin.

d) Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta zuzendaritza nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

e) Geologia eta geoteknika azterketak egitea.

f) Topografia, geodesia eta kartografia azterketak egitea.

g) Departamentuaren eskumeneko azpiegitura obretarako desjabetzeak egitea.

h) Zeharkako koordinazioa, teknikoa, administratiboa eta informazio-segurtasunarena, eramatea.

i) Kontrol eta tramitazio administratiboaren zeharkako koordinazioa.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, bai eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

41. artikulua. Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuaren egitura.

Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Proiektu eta Obra Hidraulikoen eta Emakiden Atala.

b) Kartografia, Topografia eta Geodesia Atala.

c) Azpiegituren Ingurumen Kudeaketarako Atala.

d) Desjabetze Atala.

e) Kudeaketa eta Administrazio Integralaren Atala.

f) Kudeaketa Teknologikorako Atala.

42. artikulua. Proiektu eta Obra Hidraulikoen eta Emakiden Atalaren esparru materiala eta funtzionala.

Proiektu eta Obra Hidraulikoen eta Emakiden Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osorik kudeatzea bere esku uzten diren obra hidraulikoak edo antzeko beste batzuk, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, deusetan galarazi gabe haiei dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean, bai obrak gauzatu eta ustiatzekoetan.

b) Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan azpiegitura hidraulikoak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturiko obren proiektuak egitea eta obrak gauzatu eta kudeatzea, alderdi guztietan.

c) Obra publikoen emakida-kontratuen jarraipen, garapen eta betetzeko lanetan laguntza ematea.

d) Proiektu eta obrak osoki kudeatzea.

e) Obraren zuzendaritzan parte hartzea.

f) Proiektuen eta obren bideragarritasuna eta zuinketa egiaztatzea.

g) Kontrol geometrikoa, kualitatiboa eta segurtasunekoa.

h) Ukitutako pertsonekin harremanak izatea.

i) Aldaketak prestatzea.

j) Zerrenda baloratuak, prezioen berraztertzeak, ziurtagiriak eta harrerak prestatzea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

43. artikulua. Kartografia, Topografia eta Geodesia Atalaren esparru material eta funtzionala.

Kartografia, Topografia eta Geodesia Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Geodesia Aktiboaren Sarea eraikitzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren azpiegitura fisikoa eta sistema teknologikoak ezartzea, kudeatzea, zaintzea eta hobetzea eta gainerako datu-base topografiko eta geodesikoak mantentzea eta zaintzea.

b) Nafarroako lurraldearen aireko irudi metrikoak ateratzea, sentsore aktiboak eta pasiboak erabiliz.

c) Datu-base kartografikoak eta horietatik ateratako sail kartografikoak ezartzea eta mantentzea, horiek hiri eta lurralde sailak ezartzeko euskarri baitira.

d) Topografiarekin lotutako jarduera mota guztien plangintza, kudeaketa eta garapena.

e) Jarduera kartografikoen eta topografikoen integrazioan eskumenak dituzten unitateekin lankidetzan aritzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beharrei erantzute aldera.

f) Estatuko Administrazioaren barnean kartografia arloko eskumenak dituzten organoekin lankidetzan aritzea eta Foru Komunitatean arlo horretan eskumenak dituzten toki entitateak koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kartografiari eta topografiari buruz duen dokumentazioa artxibatzea eta zaintzea.

h) Produktu kartografikoak argitaratzea eta zabaltzea.

i) Bere eginkizunen esparruko azterlanak egitea, txostenak prestatzea edo iradokizunak egitea.

j) Bere jarduketa eremuaren barnean ikerketa, berrikuntza eta prestakuntza zientifiko eta teknikoko programak antolatzea, gauzatzea, zuzentzea, gainbegiratzea eta prestatzea, bakarrik nahiz beste entitate eta erakunde batzuekin batera, zehazki Nafarroako unibertsitateekin eta zerbitzu kartografikoetan espezializatutako beste erakunde batzuekin.

k) Zerbitzu kartografiko publiko eta pribatuak sustatzea eta bultzatzea, baita kartografiaren arloko ikerketa, irakaskuntza eta garapen teknologikoa ere.

l) Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Errepideen Geografia-informazioko Sistema sortu eta mantentzeko beharrezkoak diren lanak koordinatzea eta garatzea.

m) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, bai eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

44. artikulua. Azpiegituren Ingurumen Kudeaketarako Atalaren esparru material eta funtzionala.

Azpiegituren Ingurumen Kudeaketarako Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Aholkularitza ematea ingurumen-irtenbide onenak lortzeko, zuzendaritza nagusiaren azpiegituren eta horiek egiteko behar diren hondakindegien plangintzan, proiektuen idazketan, eraikuntzan eta kontserbazio-lanetan.

b) Proiektuen ingurumen inpaktuaren azterlanak eta ingurumen ukipenen azterlanak gainbegiratzea.

c) Zuzendaritza nagusiaren azpiegitura proiektu eta obrak ingurumenean integratzeko, tratamendu estetikoa emateko eta apaintzeko neurriak prestatzea, egitea, hartzea eta aplikatzea, baita inbertsioak kudeatzea ere, halakorik bada.

d) Ingurumenaren arloan eskumenak dituzten erakundeekin bitartekaritza egitea.

e) Obren ingurumen jarraipeneko batzordeetan parte hartzea.

f) Nafarroako errepide sareko atsedenguneak zaintzea eta bidearteetako, biribilguneetako eta begiratokietako landaketak, apaingarriak eta lorategiak mantentzea, eta, halaber, errepideen inguruko landarediaz arduratzea, haiei loturiko eremuetan.

g) Txostenak egitea eta aholkularitza ematea arlo hauetan: ingurumen prebentzioa eta babesa, zaratak sorrarazitako afekzioak eta faunak errepideetan eduki ohi dituen istripuak.

h) Azpiegitura publikoekin loturik, ingurumen arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, baita Zuzendaritza Nagusiari bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

45. artikulua. Desjabetze Atalaren esparru material eta funtzionala.

Desjabetze Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Proiektuen lurzatien berrikuspena eta kontrola.

b) Hirigintzako antolamendua gainbegiratzea eta haren kontrol teknikoa egitea, bideetako inbertsio planekin loturik.

c) Balorazioak egitea eta zaintzea.

d) Adiskidetasunezko akordioak lortzea eta sinatzea.

e) Prezio-orriak egitea.

f) Desjabetutako higiezinen katastro arloko eguneratzea kudeatzea.

g) Hirigintzako garapenek bide, tren eta aireportu azpiegituretan eta azpiegitura hidraulikoetan dituzten ukipenei buruzko balorazio teknikoak eta txostenak egitea.

h) Desjabetze espedienteak kudeatzea.

i) Aurretiko gordailuengatik eta okupazioa presaka egitearen kalteengatik egiten diren ordainketak –aktetan jasoak eta/edo kontsignatuak– kontrolatzea.

j) Kalte-ordainengatik eta balio justuengatik egiten diren ordainketak tramitatzea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

46. artikulua. Kudeaketa eta Administrazio Integralaren Atalaren esparru material eta funtzionala.

Kudeaketa eta Administrazio Integralaren Atalak, zuzendaritza nagusiaren jarduketa administratiboei dagokienez, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Administrazio prozesuak aztertzea eta ebaluatzea, hobetu beharreko arloak identifikatzeko eta konponbideak proposatzeko.

b) Beharrak identifikatzea eta prestakuntza programak koordinatzea.

c) Ziurtatzea administrazio prozedurak eta politikak behar bezala ezartzen direla.

d) Atalen eta departamentuen arteko komunikazioa eta lankidetza erraztea, administrazio-kudeaketan koherentzia ziurtatzeko.

e) Tramitatutako espedienteen normalizazioa, koordinazioa, kontrola eta jarraipena.

f) Lan-planak diseinatzea eta koordinatzea, atalaren helburuak betetzen direla ziurtatzeko.

g) Lantaldea zuzentzea eta gainbegiratzea.

h) Urteko memoriak eta jardueren gaineko txostenak prestatzea.

i) Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren kontrol eta tramitazio administratiboaren zeharkako koordinazioa. Zuzendaritza nagusiaren bulego administratiboen koordinazioa.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

47. artikulua. Kudeaketa Teknologikorako Atalaren esparru material eta funtzionala.

Kudeaketa Teknologikorako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren informatika eta proiektu informatikoak kudeatzea eta koordinatzea.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak, betiere Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa.

c) Lurralde Kohesiorako Departamentuaren webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunerako unitate arduradun delegatua.

d) Ekipamendu informatikoaren inbentarioaren eta erosketaren kudeaketa, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eremuan.

e) Administrazioa modernizatzeko eta sinplifikatzeko proiektuen kudeaketa eta koordinazioa, eta haien inplementazioa espedienteen kudeatzaile korporatiboan, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eremuan.

f) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Lau.–III. kapituluko 4. atala aldatzen da, eta testu hau izanen du hemendik aurrera:

"4. ATALA.–ZAINKETA ZERBITZUA

48. artikulua. Zainketa Zerbitzuaren esparru material eta funtzionala.

Zainketa Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako errepide sarearen zainketa integrala.

b) Obra eta azpiegitura osagarriak gauzatzea eta zaintzea, bereziki, pertsonen eta ondasunen joan-etorri jasangarria errazten dutenak, Nafarroako errepide sarearen funtzionaltasuna eta bide segurtasuna antolatzeko eta hobetzeko xedearekin.

c) Nafarroako errepide sarearen ustiapena eta defentsa; arlo horretako baimenak eta zehapen espedienteak tramitatzea.

d) Nafarroako Errepideen Katalogoa eta Zeharbideen Inbentarioa kudeatzea eta horien eguneraketak tramitatzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, bai eta Zuzendaritza Nagusiari bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

49. artikulua. Zainketa Zerbitzuaren egitura.

Zainketa Zerbitzuaren egiturak atal hauek ditu bere egituran:

a) Erdialdeko Zainketa Atala.

b) Iparraldeko Zainketa Atala.

c) Hegoaldeko Zainketa Atala.

d) Instalazioen, Teknologiaren eta Bide Segurtasunaren Atala.

50. artikulua. Erdialdeko Zainketa Atalaren esparru materiala eta funtzionala.

Erdialdeko Zainketa Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Errepideak erabilgarri eta funtzional mantentzea. Bide sarean larrialdiei erantzuteko zerbitzua. Neguan bideak erabilgarri mantentzea.

b) Bide sareko seinalizazio eta balizatze lanak.

c) Inbentarioak eta errepideen zainketa integralerako programak egitea.

d) Zerbitzuko zuzendaritzarekin elkarlanean aritzea, obra eta laguntza kontratuen lizitaziorako zehaztapen teknikoen pleguen baldintza orokorrak eta espezifikoak idazten, eta Nafarroako errepide sareko obretarako proiektuak idazten, gauzatzen eta obra horien kudeaketa orokorra egiten, horiek guztiak zainketa integraleko lanekin lotuta eta errepide sarearekin eta haren ukipen eremuarekin zerikusia duten beste batzuekin lotuta dauden heinean.

e) Errepideak zaintzeari buruzko estatistikak, txostenak eta memoriak egitea.

f) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

g) Zainketa-zentro berrietako proiektuen zuzendaritza eta obrak ikuskatzea.

h) Bere eskumeneko administrazio espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea, eta zerbitzuko zuzendaritzari egoki iruditzen zaizkion ebazpenak proposatzea.

i) Nafarroako errepideen defentsa arloan esku-hartzea eta kontrol lana egitea.

j) Baimenak tramitatzea.

k) Unitate eskudunekin elkarlanean aritzea eskabideak tramitatzeko ereduak eta inprimakiak errazteko eta telematikoki tramitatzeko.

l) Zuinketa eta onarpen aktak egitea aurretik baimendutako lanetan, lanak hobeki kontrolatzeko eta azkeneko emaitza hobea izateko, errepideen ustiapenari dagokionez.

m) Txostenak egitea Nafarroako errepide sarearen defentsaren ikuspuntutik errepide sareari eragiten dioten hirigintzako ekimenei edo hirugarrenen ekimenei buruz.

n) Errepideen defentsaren araudian xedatutakoaren arabera ireki diren zehapen prozedurak tramitatzea.

o) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

p) Neguko bidezaintza planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea, eta plan horietan ezartzen den txanda-araubidean sartzea.

q) Garatzea xedatuta dagoena jarduketa eta esku-hartze planetan Nafarroako errepide sareko gorabeherei buruz.

r) Nafarroako errepide sareko kontserbazio integraleko lanekin lotutako proiektuak egitea eta obrak egin eta kudeatzea, barne daudela aglomeratu-indargarriak, zeharbideak berritzeko hitzarmenak eta puntu berezien hobekuntzak.

s) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

51. artikulua. Iparraldeko Zainketa Atalaren esparru materiala eta funtzionala.

Iparraldeko Zainketa Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

51. bis artikulua. Hegoaldeko Zainketa Atalaren esparru materiala eta funtzionala.

Hegoaldeko Zainketa Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

51. ter artikulua. Instalazioen, Teknologiaren eta Bide Segurtasunaren Atalaren esparru material eta funtzionala.

Instalazioen, Teknologiaren eta Bide Segurtasunaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

1. Nafarroako errepide sarearen zainketa integralaren arloan:

a) Bidezaintzaren arloa garatzea istripuak izateko aukerei buruzko azterlanetan, arazoen analisi sistematikoan eta konponbideen proposamenean.

b) Istripuak eta horien zergatiak ikuskatzea.

c) Istripu ugariko tarteen bilakaeraren jarraipena, eta horiek desagerrarazteko programak.

d) Zoruen eta Nafarroako errepide sarearen egoeraren bilakaeraren inbentarioak egitea.

e) Nafarroako errepide sarearen kudeaketa teknikorako inbentarioak mantentzea.

f) Nafarroako errepide sarearen edukierak. Trafikoaren eta bere eboluzioaren azterketa. Prognosia. Plangintza alorrekin lankidetzan aritzea.

g) Errepideen argiztapenerako instalazioak, semaforoak, informazio aldakorreko panelak eta TZI kamerak jartzeko azterlanak eta proiektuak idaztea, baita obren kontratazioa eta zuzendaritza ere, hala dagokionean; eta, halaber, errepideen segurtasuna eta zainketa hobetzeko beharrezkoak diren gainerako instalazio lagungarri guztiena ere.

h) Batzorde teknikoetan parte hartzea.

i) Neguko bidezaintza planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea, eta plan horietan ezartzen den txanda-araubidean sartzea.

j) Garatzea xedatuta dagoena jarduketa eta esku-hartze planetan Nafarroako errepide sareko gorabeherei buruz.

k) Nafarroako errepide sareko kontserbazio integraleko lanekin lotutako proiektuak egitea eta obrak egin eta kudeatzea, barne daudela aglomeratu-indargarriak, zeharbideak berritzeko hitzarmenak eta puntu berezien hobekuntzak.

l) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, bai eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

2. Nafarroako errepide sarearen Zainketa Kontrolatzeko Zentroaren ustiapenaren arloan, honako zerbitzu hauek emanez:

a) Erabiltzaileari etengabeko informazioa ematea Nafarroako errepide sarearen egoerari buruz.

b) Bide seinalizazioa, informazio aldakorreko panelen bidez.

c) Zirkulazio edukierari buruzko informazioa lortzea.

d) Zainketa Zerbitzuaren mendeko errepide guztietako SOS zutoinen sarea integratzea.

e) Nafarroako errepide sareko tunelen kontrol zentralizatua.

f) Eguraldi estazioek emandako informazioaren kontrol zentralizatua.

g) Zainketa integralean elkarlanean aritzea. Neguko bidezaintza kudeatu eta kontrolatzea. Alerta egoerak.

h) Nafarroako errepide sareko argiztapen harguneen kontrol zentralizatua.

i) Azpiegitura kritikoak kudeatzearen arduraduna.

j) Aplikazio berekien (SINCA) segurtasun informatikoaren eta sare sozialen arduraduna.

k) Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren informazioaren segurtasuneko arduraduna, funtsezko zerbitzuen operadorea den aldetik, Azpiegituren Babesaren eta Zibersegurtasunaren Zentro Nazionalaren "Operadore kritikoen informazio sistemen aplikagarritasunari buruzko deklarazioak" ezartzen duenaren arabera.

l) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak".

Bost.–66. artikulua aldatzen da, i) apartatua gehitzen baita:

"i) Europako eta Espainiako lurralde eta hiri agendaren printzipioak eta mekanismoak integratzea eta bultzatzea Nafarroan, bai foru mailan, bai toki mailan".

Sei.–68. artikulua aldatzen da, e) apartatua gehitzen baita:

"e) Europako eta Espainiako lurralde eta hiri agendaren printzipioak eta mekanismoak integratzea eta bultzatzea Nafarroan, bai foru mailan, bai toki mailan".

Zazpi.–70. artikulua aldatzen da, o) apartatua gehitzen baita:

"o) Europako eta Espainiako lurralde eta hiri agendaren printzipioak eta mekanismoak integratzea eta bultzatzea Nafarroan, bai foru mailan, bai toki mailan".

Zortzi.–Bigarren xedapen gehigarriaren 7. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du hemendik aurrera:

"7. Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dira indarrean dagoen araudiaren arabera Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiari esleitzen zaizkion zenbait eskumenen titulartasuna eta erabilera (garraio-baimenak eta deialdiak, lanbide gaikuntzako probak eta proba horiek gainditu izanaren gaitasun-ziurtagiriak)".

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Proiektuen Ataleko buruarena; hemendik aurrera Azterlan, Proiektu eta Obren Ataleko burua izanen da.

b) Kontzesio Obren Ataleko buruarena; hemendik aurrera Proiektu eta Obra Hidraulikoen eta Emakiden Ataleko burua izanen da.

c) Mugikortasunaren Azterlan eta Plangintza Ataleko buruarena; hemendik aurrera Mugikortasunaren Azterlanen, Obren eta Plangintzaren Ataleko burua izanen da.

d) Egokitzapen Obren Ataleko buruarena; hemendik aurrera Egokitzapen Proiektu eta Obren Ataleko burua izanen da.

e) Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Ataleko buruarena; hemendik aurrera Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Proiektu eta Obren Ataleko burua izanen da.

f) Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Ataleko buruarena; hemendik aurrera Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Ataleko burua izanen da.

Apartatu honetan adierazi diren Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko ataletako buruek kasuan-kasuan ordezten dituzten atalburuek esleitua zuten dedikazio araubide bera izanen dute.

Bigarren xedapen gehigarria.–Unitateen jarraipena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behineko egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Zenbait burutza betetzeko baldintzak.

1. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko ataletako burutza berriek zuzendaritza nagusi horretako gainerako atalburutzen dedikazio araubide bera izanen dute.

2. Ondotik zehazten diren plazei lanpostuko osagarria aplikatuko zaie, esleituta dagoena uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren 7. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa), baldin eta titularrak, zuzendaritzako edo burutzako zereginez gainera, txandako buruarenak ere betetzen baditu, "Nafarroako Bide Sarean gertatzen diren gorabeheretan esku hartzeko eskuliburua" eta "Neguko Bidezaintza Plana Nafarroako Bide Sarean" izeneko dokumentuetan ezarritakoari jarraituz, eta betiere eskuliburu horren bidez onetsitako antolamendu operatiboaren eraginkortasuna eta funtzionaltasuna egiaztatzen bada:

–Erdialdeko Zainketa Ataleko burutza.

–Iparraldeko Zainketa Ataleko burutza.

–Hegoaldeko Zainketa Ataleko burutza.

–Instalazioen, Teknologiaren eta Bide Segurtasunaren Ataleko burutza.

Laugarren xedapen gehigarria.–Zenbait unitate organikoren burutza betetzeko baldintzak.

Hauek dira ondoren aipatzen diren unitate organikoen burutzak betetzeko behar diren baldintzak:

1. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusian:

–Azterlan, Proiektu eta Obren Atala.

  • A, B edo C maila.
  • Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko gaikuntza ematen duen master titulua.

–Azterlan Berezi eta Obren Atala.

  • A, B edo C maila.
  • Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko gaikuntza ematen duen master titulua.

–Mugikortasunaren Azterlanen, Obren eta Plangintzaren Atala.

  • A, B edo C maila.
  • Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko gaikuntza ematen duen master titulua.

–Egokitzapen Proiektu eta Obren Atala.

  • A, B edo C maila.
  • Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen master titulua.

–Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Proiektu eta Obren Atala.

  • A, B edo C maila.
  • Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko gaikuntza ematen duen master titulua.

–Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala.

  • A, B edo C maila.
  • Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko gaikuntza ematen duen master titulua, geologiako lizentzia edo gradua, geologiako ingeniaritza.

–Proiektu eta Obra Hidraulikoen eta Emakiden Atala.

  • A, B edo C maila.
  • Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaritza, herri-lanetako ingeniaritza teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua eta bide, ubide eta portuetako ingeniaritzarako gaikuntza ematen duen masterra, nekazaritzako ingeniaritza edo nekazaritzako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradua eta masterra, nekazaritzako ingeniaritza teknikoa, edo nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradua, edo arkitektura, ingurumen zientzietako lizentzia edo gradua.

–Erdialdeko Zainketa Atala.

  • A, B edo C maila.
  • Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko gaikuntza ematen duen master titulua.

–Iparraldeko Zainketa Atala.

  • A, B edo C maila.
  • Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko gaikuntza ematen duen master titulua.

–Hegoaldeko Zainketa Atala.

–Instalazioen, Teknologiaren eta Bide Segurtasunaren Atala.

  • A edo B maila.

2. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian:

–Udalez gaindiko Plan eta Proiektuen Atala.

  • A edo B maila.
  • Titulazioa: unibertsitateko titulu hauetako bat izatea: arkitektura edo arkitektura teknikoa, edo bide, ubide eta portuetako ingeniaritza; edo gradu hauetako bat izatea: arkitektura edo arkitektura teknikoa edo bide, ubide eta portuetako ingeniaritza.

–Hirigintza Atala.

  • A maila.
  • Titulazioa: unibertsitateko titulu hauetako bat izatea: arkitektura edo bide, ubide eta portuetako ingeniaritza.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Unitate organikoak kentzea.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kentzen dira:

–Egitura eta Obra Atala.

–Ustiapen Atala.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Lurralde Kohesiorako Departamentuko kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2025eko azaroaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2514477