231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

23/2025 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, aldatzen duena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 5eko 13/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez honako deialdi hauek egiten baitira: 2025eko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpena; 2023-2027 NPEPEren eskualdeko esku-hartze batzuk; patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako estatu-laguntzak, muga naturalak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko; eta azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko estatu-laguntza. NGDDB identifikazioa: 863945.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren bidez onesten dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2024-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko arauak.

Entitate laguntzaileentzako konpentsazioari buruzko 10. artikuluan, adierazten da hautatutako entitate laguntzaileek konpentsazio ekonomikoa jasoko dutela 2024an eta hurrengo urteetan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontura erregistratzen dituzten laguntza eskaerengatik.

Aurrekontu kredituei buruzko laugarren xedapen gehigarrian adierazten du foru aginduaren ondoriozko gastuei aurre egiteko 300.000 euroko gastua baimentzen dela, 2023ko gastu-aurrekontuko "Hitzarmena entitate laguntzaileekin NPEren laguntza eskaera bakarrak izapidetzeko" izeneko 710001 71200 2276 414204 partidaren kargura, edo 2024an gaituko den partida baliokidearen kargura. Horretarako baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea. Horrez gain, adierazten du ezen foru aginduaren ondorioz 2025ean eta hurrengo urteetan izanen diren gastuak, bai eta aurreikusitako konpentsazio ekonomikoaren ezarpena ere, dagokien urteko deialdian baimenduko direla, hots, laguntzen eskaera bakarraren aurkezpena arautzen duen deialdian.

Maiatzaren 5eko 13/2025 Foru Aginduaren bidez deialdia egiten da 2025eko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpenerako. Ebazpen zatiaren 8. puntuan adierazten denez, laguntzaile gisa izendatutako entitateei 25 euroko konpentsazioa emanen zaie azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren I. eranskinaren 1. artikuluko 1. puntuko a) letran aipatzen diren laguntzen espediente bakoitzeko, baldin eta espediente horiek 2025ean izapidetu badituzte Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontura, azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Foru agindu horren bidez, 2024-2027 aldian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontura laguntzen tratamenduan parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitu eta hautatzeko arauak onetsi ziren.

Ordainketa egiteko zenbatekorako baimenik aipatzen ez denez, baimen hori gehitu beharra dago, eta, beraz, maiatzaren 5eko 13/2025 Foru Agindua aldatu, 2025eko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpenerako deialdia egiten duena, hain zuzen.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 5eko 13/2025 Foru Aginduaren ebazpen zatiaren 8. puntua. Foru agindu horren bidez deialdia egiten da honakoetarako: 2025eko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpena; 2023-2027 NPEPEren eskualdeko esku-hartze batzuk; patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako estatu-laguntzak, muga naturalak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko; eta azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko estatu-laguntza. Horrenbestez, hau da puntu horren testu berria:

8. 300.000 euroko gasturako baimena ematea, 2025eko gastu-aurrekontuko "Hitzarmena entitate laguntzaileekin NPEren laguntza eskaera bakarrak izapidetzeko" izeneko 710001 71200 2276 414204 partidaren kargura, horren helburua izanik laguntzaile gisa izendatutako entitateei 25 euroko konpentsazioa ematea azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren I. eranskinaren 1. artikuluko 1. puntuko a) letran aipatzen diren laguntzen espediente bakoitzeko, baldin eta 2025ean izapidetu badituzte Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontura, azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

2. Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea.

3. Dirulaguntzen zuzenketa hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

4. Foru agindu hau igortzea departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Atalera eta Etekinetarako Laguntzen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urriaren 27an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2514225