231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

OFS SOZIETATE KOOPERATIBO PROFESIONALA

Sozietate kooperatibo profesionala sozietate mugatu profesional bihurtzea

Honako hau ematen da aditzera: OFS sozietate kooperatibo profesionaleko Batzar Orokorrak, Iruñean (Nafarroa) bildurik, 2025eko azaroaren 12an, aho batez erabaki zuen OFS sozietate kooperatibo profesionala sozietate mugatu profesional bihurtzea, betiere sozietatearen nortasun juridikoari eutsita. Izan ere, sozietatearen formak irauten du, OFS Architects SLP izena duen sozietate berriarekin.

Iruñean, 2025eko azaroaren 12an.–OFS sozietate kooperatibo profesionaleko lehendakaria, Diego Fernandez Vidaurre.

Iragarkiaren kodea: P2514947