231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2025eko irailaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025eko plantilla organikoan.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Ezkarozen, 2025eko azaroaren 11n.–Batzordeko lehendakaria, Gustavo Goiena Agirre.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

–Plaza zenbakia: 2. Administraria. Egoera: hutsik.

–Plaza zenbakia: 8 (berria). Batzordeko langileen arduraduna eta Irati Basoa SL enpresa publikoaren gerentzia lanak. Plaza kopurua: 1. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: %32. Euskarako hizkuntza-eskakizuna: nahitaezkoa, B2.

Iragarkiaren kodea: L2514727