2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGOKO SAN FRANCISCO DE ASÍS UDAL PATRONATUA
2026ko tarifak
San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarraren 2025eko irailaren 25eko erabaki baten bidez, onetsi dira San Francisco de Asís Udal Patronatuaren tarifak 2026rako.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Cintruenigon, 2025eko irailaren 25ean.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.
CINTRUENIGOKO SAN FRANCISCO DE ASÍS UDAL PATRONATUAREN TARIFAK 2026RAKO
1. Honako tarifa hauek izanen dira indarrean 2026. urtean:
–Plaza pribatuak:
- Mendekotasunik ez dutenen plaza: 1550,00 euro hilean.
- Mendekotasun moderatua dutenen plaza: 2250,00 euro hilean.
- Mendekotasun larria edo mendekotasun handia dutenen plaza: 2935,47 euro hilean.
–Open House kontratazio-sistemaren baldintzen arabera tarifek honako hauek izan behar dute:
- Mendekotasunik ez dutenen eguneko egonaldia: 320,00 euro hilean.
- Eguneko egonaldi osoa (3/3): 997,80 euro hilean.
- A motako eguneko egonaldi partziala (2/3): 665,20 euro hilean.
- B motako eguneko egonaldi partziala (1/3): 332,60 euro hilean.
2. Indarrik gabe uzten dira 2025eko abenduaren 31ra arte egunen araberako egonaldietarako izan diren tarifak. Egunen araberako egonaldiei dagozkien tarifak proportzionalak izanen dira, kontuan izanik 2026rako hileko tarifaren hainbanaketa.
Iragarkiaren kodea: L2514277