2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
2025eko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da 2025eko azaroaren 12tik abenduaren 19ra bitartekoa izanen dela borondatezko epea 2025eko ekitaldiko lurraren kontribuzioaren ordainagiriak ordaintzeko, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Helbideraturiko ordainagiriak 2025eko abenduaren 26tik aurrera kargatuko dira kontuan, eta helbideraturik ez daudenak, aldiz, udal honen banku-kontuan ordaindu beharko dira.
Ez bada borondatezko epean ordaintzen, zor horiek prozedura exekutiboaren bidez eskatuko dira, eta behar diren errekarguak gehituko zaizkie, Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarri bezala.
Arraitzan (Zabaltza), 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2514488