2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2025eko abenduaren 22an bukatuko dela epea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergagatik 2025. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.
Helbideratu gabeko ordainagiriak bertan aipatzen den banketxean ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko abenduaren 10ean kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkatutako errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Villatuertan, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2514495