2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea
Villamayor de Monjardingo Udalak 2025eko urriaren 16an egin ohiko bilkuran erabaki duena bete beharrez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak herri-lurretako laborantzarako lurzatien herritarrendako adjudikazioa eska dezan. Horretarako bete behar ditu baldintzak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearekin eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduarekin.
Villamayor de Monjardinen, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.
Iragarkiaren kodea: L2514274