2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez aditzera ematen zaie Deierriko udalerriko zergadun guztiei, ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025eko urriaren 30ean hasi eta azaroaren 30ean bukatuko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak zergadunaren helbidera igorriko dira eta udal honen kontuan ordaindu beharko dira, Nafarroako Rural Kutxa banketxean, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2025eko urriaren 30ean.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Deierrin, 2025eko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2514259