2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2026rako karga-tasa, indize eta koefizienteak. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2025eko urriaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin, zehazki, 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.
Arradan (Murillo el Cuende), 2025eko urriaren 29an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.
Iragarkiaren kodea: L2514139