231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Gimnasioko barne araubidearen erregelamendua. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egindako ohiko osoko bilkura, hasiera batez onetsi zuen Miranda Argako gimnasioko barne araubidearen erregelamendua.

Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako araudia behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Miranda Argan, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2514272